Sarrera

Urtarrilaren 21eko 2/1985 Legeak babes zibileko hainbat eskumen ematen dizkio Barne Ministerioari, eta horrek Babes Zibileko eta Larrialdietako Zuzendaritza Nagusiaren (DGPCE) bidez gauzatzen ditu.

Zehazki, Barne Ministerioaren funtsezko egitura organikoa garatzen duen azaroaren 30eko 1571/2007 Errege Dekretuaren arabera, Zuzendaritza Nagusi horri beste herrialde batzuetako, bereziki Europar Batasuneko, Mediterraneoko eta Iberoamerikako herrialdeetako, antzeko erakundeekin harreman teknikoak izatea dagokio; baita babes zibilaren eta larrialdien arloko eskumenak dituzten nazioarteko erakundeekiko bilkuretan eta Europar Batasunean osatzen diren batzorde eta lantaldeetan parte hartzea ere.