Avisos de riesgos

RiesgoZonaMedidas AutoprotecciónMás información
CosterosProvincias

A Coruña

Ver... las medidas de autoprotección de CosterosAgencia Estatal de Meteorología

Arriskuak. Aurkezpena

Arriskua dela eta, azaldutako elementuen berezko izaeraren edo intentsitatearen eta zaurgarritasunaren ondorioz, pertsonei kaltea eragin diezaiekeen edo ondasunak galtzea ekar dezakeen fenomeno edo gertaeraren bat suerta daiteke.

Hizkera arruntean, arriskua esaten zaio pertsonei eta/edo ondasunei kalte egin diezaiekeen fenomeno, gertaera edo giza jarduerari ere.

Arriskuen artean naturalak eta teknologikoak bereizi ohi dira. Lehenengo multzokoak dira arriskutsuak izan daitezkeen prozesu edo fenomeno naturalak. Bigarren multzokoak dira, berriz, istripu teknologiko edo industrialak, azpiegituretako akatsak edo giza jarduera zehatzak.

Nolanahi ere, fenomeno arriskutsuaz gain, kontuan hartu behar da zaurgarritasuna, horren araberakoak izaten baitira gertatzen diren kalte motak eta kopurua. Komunitate baten zaurgarritasuna faktore fisiko eta sozialen araberakoa izango da, ekonomikoak barne hartuta; horiek baldintzatzen dute fenomeno arriskutsuaren ondorioz kalteak izateko arriskua.

Gaur egun erresilientzia kontzeptua erabiltzen da fenomeno edo gertaera arriskutsuren bat gertatu ondoren, erresistentzia eginez edo aldatuz, gizarte batek funtzionamendu maila onargarri bati eusteko duen gaitasuna adierazteko.

Testuinguru honetan, babes zibila arrisku kolektibo larriko egoerak, hondamenak edo zoritxar publikoak aztertzeaz eta saihesteaz arduratzen den zerbitzu publikoa da; halakorik gertatzean, pertsona eta ondasunak babestu eta sorosteaz ere arduratzen da.